Dagoeneko itzalita dago Muskizko udalerria kaltetu duen baso-sutea

Larrialdietako Zerbitzuek jakinarazi dutenez, gaur goizeko 06:00etan, itzali gabeko albo bat bakarrik geratzen zen, mendietako eremuetako batean. Atzo, arratsaldeko 19:00etan sortu ziren su iturri desberdinak itzaltzeko, orotara, Larrialdietako Zerbitzuetako 20 kamioi aritu ziren eta horretaz gain, boluntarioak ere lanean aritu ziren. Hegoaldeko haizeak 80 kilometro orduko abiadura hartzen zuen eta horrek suhiltzaileen lana zaildu. Karraskal auzoan izan da suterik handiena, baina, jatorri desberdinak zituen suak. Gauean zehar hartu dute kontrolpean sua, nahiz eta A8 autobidea itxita egon den eta biztanleak bere etxeetatik atera behar izan diren. Borja Liaño Muskizko alkateak adierazi du, ez duela hipotesietan sartu nahi, baina inpresio pertsonala dela eragindako sutea izan dela, gune geografiko desberdinetan egon direlako su iturriak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image