D ereduan izena emateko oztopoak salatu dituzte Mendigorria eta Villatuertako bizilagunek

Gaur ireki da Nafarroan aurrematrikulazio epea. Ondorioz, gaurtik ostiralera bitartean 3 urteko haurrak dituzten 6.000 familiak euren seme alaben ikastetxea eta hizkuntza-eredua aukeratu beharko dituzte.