Bost urte bete ditu .eus domeinuak

Adierazi dute bost urteko ibilbidea eginda domeinua sendotu egin dela eta 10.000 erabiltzaile gainditzetik gertu dagoela. Nabarmendu nahi izan dute, .eus domeinua dela euskaldunak interneten konektatzen eta bereizten dituen marka. Honen erakusgarri Bilboko metroan jarri duten pantaila interaktiboa. Iñaki Goirizelaia PuntuEUS Fundazioko lehendakariak azaldu du bost urtetan oztopoak izan dituztela, baina epe ertainean Euskal Herrian, hirugarren domeinu erabiliena izan nahi dutela. Ostegunean, urteurreneko ospakizun-ekitaldia antolatu du PuntuEUS Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian. 5 urte hauetako ibilbidea baloratuko dute bertan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image