Bizkaiko metalgintzako langileek greba deialdiak mantendu dituzte gaurko mahai negoziatzailearen bileraren ondoren

Larunbatean manifestazio arrakastatsua egin zuten metalgintzako hitzarmen duina eskatzeko. 50.000 pertsona batu ziren Bilboko kaleetan lan baldintzak salatzeko. Lan hitzarmena bertan behera utzi zuten 2011n. Ordutik, hitzarmena negoziatzeko mahaiak 24 bilera egin ditu. Sindikatuek adierazi dute patronalak proposamen berri bat ekarri duela, baina "planteamendu murriztaileak" dituela. LAB sindikatuak gaineratu du, patronalak planteamendu berriak ekarri dituela genero berdintasuna, lan osasuna eta subrogazio gaietan. Hala ere, ez du nahikotzat jotzen gaia mahai gainean jartzea. Edukietan ados egon arte borrokan jarraitzeko deia egin die langileei.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image