Bizkaiko metalgintzako langileek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzara eraman dituzte euren protestak

Bizkaiko Metalgintzako langileek 16 urte daramatzate hitzarmena sinatu gabe. Historikoki metalak garrantzi handia izan du Bizkaiko industrian eta langileek hala jarraitu dezan nahi dute. Greba deitu duten ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak egun hauetan izan duen jarrera salatu dute. Iñigo Urkullu lehendakariak patronalaren alde egindako adierazpenak kritikatu dituzte. Hitz hauek sortutako zalapartaren ildotik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du Urkulluk ez duela “sakoneko posizio bat ezarri”. Egun hauetako greben ondorioz, enpresa batzuetako buruek kaleratzearekin mehatxatu dituzte langileak. Honen aurrean borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute beharginek.