Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera indarrean sartzeak ez du eraginik izango DSBE-aren onuradunen egoeran

Espainiako Gobernuak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera onetsi izanak ez du eraginik izango gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenengan, ez eta etorkizunean errenta horretara jo dezaketenengan ere. Hala adierazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.