BilbaoGabonak ekimena abiatu du Bilboko Udalak

Bilboko Udalak Gabonetako egitarauari eman dio hasiera GabonArt artisautza azokaren inaugurazioarekin. Horrekin batera, izotz pista, Gabonetako Merkatua eta beste hainbat aisirako ekimen prestatu ditu Udalak hurrengo asteetarako. Orotara, 400 jarduera inguru antolatu ditu Udalak, Erripako kaia eta Areatza izango da horien erdigunea.