Bikote baten etxebizitza enkantera ez ateratzeko eskatu dio Kaleratzeak Stop plataformak Bankinterri

Donostian, bikote baten ohiko etxebizitza enkantera ateratzeko eskakizuna bertan behera uzteko eskatu dio Bankinterri Kaleratzeak STOP plataformak. Zehazki, hipoteka-betearazpen demanda erretiratu eta Gipuzkoako Auzitegiak emandako autoa aplikatzeari uko egiteko eskatu dio plataforma herritarrak bankuari. Auto horri esker eska dezake Bankinterrek Arantza eta Miguelen etxebizitza enkantera ateratzea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image