Bigarren itzulia saihesteko adina bozka lortu ditu Moralesek

Hauteskunde Auzitegiak Evo Morales garaile aitortu zuen bozken %47,08arekin. Aldiz, Carlos Mesak, aurkari nagusiak, %36,51ª lortu zuen. Boliviako hautes-legeriak jasotzen duenaren arabera, lehenengo itzulian modu zuzenean irabazteko, botoen %40ª lortu behar da gutxienez, eta aurkakoari 10 puntu atera. Baldintzak bete ditu Moralesek, beraz, jakinarazpen ofizialen faltan, hauteskundeak irabazi ditu. Presidente gisa egingo duen laugarren agintaldia izango da, ezusterik ezean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image