
Bi pertsona hil eta 714 atxilotu dituzte orain arte Ekuadorko protestetan
Lenin Moreno presidenteak iragarritako neurri ekonomiko batzuek eragin dute gatazka Ekuadorren, tartean, erregaiei diru laguntzak kentzeak. Kasu batzuetan, bikoiztu egin da prezioa. Horrek, haserrea eragin du biztanlerian eta milaka pertsona mobilizatu dira protestetan parte hartzeko.