Beste olatu bat etor daitekeela ohartarazi du OMEk

Europako Batasuneko herrialde gehienak pandemia dela eta jarritako mugak arintzen hasiak diren honetan, erne egoteko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak. Mike Ryan Larrialdietarako arduradunak egin du oharra, eta nabarmendu du "bigarren olatua" etor daitekeela COVID-19aren aurkako neurriak arinegi kenduz gero.