Balmasedan San Severino jaietan euskaraldiaren alde dantza egin dute

Euskaraldiari hasie emateko hilabete bat faltan, eta San Severino jaietan Balmasedako herria murgilduta egonik, aitzakia ederra topatu dute Balmasedako batzordeak euskaraldiaren alde dantzan egiteko. Enkarterri osotik sortu dira batzordeak, Zaramillotik hasi eta karrantzaraino. Estiren hitzetan jendea gogotsu eta pozik dabil lanean, izen emateak astiro joan arren.