
BBK Sala Etxean dinamikak doako kontzertuak 'on line' eskainiko ditu
BBK Aretotik pasako diren talde eta musikarien artean Doctor Deseo, Izaro, Gari edota Eñaut Elorrieta daude. Oscar Terol eta Gurutze Beitiak konfinamendu garaian jendeari barre egiteko ardura edukiko dute. Antzezlanen artean Patxo Telleriak sortutako Ghero ikusteko aukera egongo da.