
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia izena hartuko du aurrerantzean Mendi Film Festivalak
Mendi Film festival jaialdiaren 12. Edizioa aurkeztu dute Bilbon. Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BBK Fundazioaren sinatutako akordioa medio, izen berria hartu du jaialdiak, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia. Jaialdia abenduaren 6tik 15era ospatuko da aurtengo edizioa eta jaialdiak ematen duen WOP sariaren irabazleak Romano Benet eta Nives Meroi alpinistak izango direla aurreratu du antolakuntzak.