Azkena Rock jaialdiak 'ARF Sofa edition' ospatuko du asteburu honetan, streaming bidez

Aste honetan bertan eman dituzte edizio horren xehetasunak. Asteburu honetan, hilak 19 eta 20, ospatuko da ARF Sofá Edition deitu dioten jaialdia. 10 ordu baino gehiagoko streaming-a eskainiko dute, non festibalaren emanaldi klasikoak ikusteko aukera izango den, hala nola, 2004ko Turbonegro edota 2009ko The Soundtrack of Our Live taldeenak.