Azken minutuko estasi ederraren ostean, Granada izango da finalera heltzeko azken eskailera

Iñaki Williamsek Bartzelonaren aurkako partidaren azken segundoetan lortutako golak zoramena hedatu zuen Bilbon. Athletic-ek, partida parekatu batean ostean, finalerdietarako txartela eskuratu zuen, modurik gozoenean gainera. Lehoiek beste final bat jokatu eta oraingoan titulua erdietsi nahi dute. Sevillako hitzordura bidean, azken aurkaria Granada izango da. Joaneko partida, otsailaren 12an, San Mamesen jokatuko da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image