Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Azaroan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernu Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerioak ateratako txostenak. 1006 langabe gutxiago daude zehazki, eta Gizarte Segurantzan ia 1500 afiliatu gehiagok eman dute izena. Hiru lurraldeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egin du behera, Nafarroan, ordea, gora egin du. Zifra absloutuei erreparatuz, 146.193 dira azaroan langabezian zeuden Hego Euskal Herritarrak. Urte bat atzera, 8.321 langabe gehiago zeuden, beraz %5,4-ko jaitsiera eman da. Hain zuzen ere, 2017tik 2018ra horrela gertatu zen ere. Lan Ministerioak jakinarazi duenez, sektore guztietan eman da jaitsiera, eta hirugarren sektorea izan da, zerbitzuen sektorea alegia, beherakadarik nabarmenena pairatu duena, 611 langabe gutxiagorekin. Azpimarratzekoa, era berean, Industrian 236 langabe gutxiago daudela.