Athleticen eta Realaren gizonezkoen taldeek Europan jokatuko lukete datorren urtean denboraldia horrela bukatuko balitz

Horrela erabaki du gaur Luis Rubialesek, Espainiako futbol federazioko presidenteak. Coronavirusak eragindako geldiunea dela eta, arau berriak martxan jarri dituzte. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligan arituko lirateke eta zuri-gorriak UEFA Europa Leaguen.