Armada espainiarra Iruñeko kaleetan da gaur ere

Espainiako armadako soldaduak Iruñeko kaleetan dabiltza, Santo Domingoko merkatuan desinfekzio lanak egiten oraingoan. Nabarmentzekoa da Babes Zibileko eta Suhiltzaileen taldeetako profesionalen egitekoa izan ohi dela berau. Hainbat herritarrek protesta egin dute kazerolada baten bidez.