Antxoaren prezioak lurra jo du eta arrantzaleak haserre daude

Hilabete bat geldi egon ostean hasi da kanpaina eta salmenta. Alabaina, harrapakina txikia izan da, eta ez du balio kontserbarako. Horren ondorioz eta koronabirusa dela eta egin beharreko txandakako deskargagatik, jaitsi da antxoaren prezioa. Lekeitioko Kalamua ontziak, astelehenean, haren aurretik zihoan Ondarroako ontzi bati kiloko hamar zentimo eskaini zizkiotela ikusita, ez deskargatzea erabaki zuen eta asteartean saldu zuten, 85 zentimora Ondarroan. Hala ere, arraroa egin zaio horrenbeste jaistea Kalamua-ko neskatila, Oihana Garateari.