
Antton Urkidi (Zaharrean Berri): "Konfinamendu egoerari auzolanean aurre egiteko egitasmoa sortu nahi genuen"
Zaharrean Berri Bilboko Alde Zaharreko elkarteak auzotarren konfinamenduan laguntzeko, hainbat ekimen antolatu ditu. Sare sozialetan elkarbanatuko dituzte bideoak eta etxean egiteko jarduerak eskainiko dituzte: euskal dantzak, sukaldaritza, magia, eskulanak....