Ankara eta Istambul galdu ditu Erdoganen AKP alderdiak

Turkian, Ankara hiriburuaren kontrola galdu du Erdogan presidentearen AKP alderdiak. Horrez gain, lehen datuak baieztatzen badira behintzat, Istanbulen gaineko kontrola galduko lukete 1994az geroztik lehen aldiz Erdoganen islamistek. Golpe gogorra jaso du Erdoganen AKP alderdiak udal hauteskundeetan. Estatuan emandako bozka guztiak batuta bozen %52 baino gehiago jaso dituzte, baina garaipen sinboliko hori txiki geratzen da hiriburua galtzeak suposatzen duen kolpea aintzat hartuta. 16 urte dira AKP-k Ankarako alkatetza eskuratu zuela, eta orduz geroztik islamistek izan dute hiriburuaren kontrola. Lehen emaitzen arabera, CHP-ko Kemalistek bozen %51 eskuratu dute bertan. %47an geratu da berriz AKP alderdia.