Andrea Saez De Egilaz (Erizaina): "Loa ezinbestekoa da bizirik mantentzeko"

Saez de Egilaz erizainak Santiagoko ospitalean egiten du lan, loaren sailean. Azaldu digu lo egiterakoan lau fase daudela, bat, bi, hiru eta rem eta denak direla beharrezkoak, bakoitzak bere funtzioak izanik. Nabarmendu du, esaera zabalduta egon arren, loa ez dela berreskuratzen.