Amaitu da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Etxealditik Euskaraldira ekimena

Igandean bukatu du Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Etxealditik Euskaraldira ekimena. Astebetez, etxean ditugun hizkuntza ohiturez hausnartu eta horietan eragiteko ariketak proposatu dizkie antolakuntzak herritarrei, euskara gure egunerokoan txertatu eta, bide batez, udazkenean abiatuko den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko asmoz.