Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia epaituko dute gaurtik aurrera, 14 sexu-delitu leporatuta

Eskoziako politikari garrantzitsuenetako bat, aulkian eseriko da gaurtik aurrera, hamar emakumeren aurkako 14 sexu delitu egotzita, tartean, bortxaketa saiakera eta sexu-erasoa. 2007 eta 2014 artean herrialdeko ministro nagusi izandakoak, errugabe dela deklaratu izan du, iazko azaroan formalki akusatua izan ondoren. Gobernuan egon zen bitartean, 2009an, sexu-delituen lege bat onartu zen, eta orain lege horretan oinarrituko da epaiketa. Hiru aukera daude Eskoziako legediaren arabera, "erruduna", "ez-erruduna" edo "frogatu gabea". Azken horrek absoluzioa dakar.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image