Alex Rigola (Artista): "Matxismoaren aurkako kontzientzia piztea dut helburu"

Alex Rigolaren 'Macho Man' instalazioa jarri dute Bilboko Azkuna zentroan. ikusleengan matxismoaren aurkako kontzientzia piztea izan da sortzailearen helburua. Guztira, hamabi gune zeharkatuko dituzte bisitariek eta 50 minutuko saioak dira. Ibilbide guztian zehar aurikularretatik entzundako azalpenak gidatuta joango dira bisitariak eta gela bakoitzean ariketa bana egin beharko dute. Obraren barruan agertzen diren kasuak errealak dira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image