Alderdi politikoek hauteskundeak atzeratzea erabaki dute

Alderdi politikoekin bildu ostean, hauteskundeak atzeratzea erabaki du Iñigo Urkullu Lehendakariak, koronabirusaren bilakaera ikusita. Azaldu dutenez, behin alarma egoera pasata, ahal den lehenengo igandean izango lirateke hauteskundeak.