Alderdi guztiek defendatu dute SKOLAE programa, Navarra Sumak izan ezik

Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Remirezek esan du sententziaren funtsa "forma kontu bat" dela, eta ez dela eduki kontua. Zentzu horretan, Skolae programarekiko konpromiso "argia eta "irmoa" duela adierazi du Javier Remirez presidenteordeak. Alderdi guztiek defendatu dute Skolae; Navarra Sumak, berriz, sententzia albiste "ona" dela adierazi du.