
Akordiorik gabe bukatu da Europar Batasuneko gobernuburuen bilera
Berreskuratze Funts bat egongo dela onartu dute, koronabirusa ekonomian eragiten ari den galerari erantzuteko tresna gisa. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak maiatzerako aurkeztu beharko du proposamena. Egitasmoaren funtsezko elementuak zehazteke daude oraindik: tamaina, mekanismoa eta transferentzietan edo maileguetan oinarrituta egongo den. Azken puntu honetan ez datoz bat iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeak. Presidenteak, oreka agindu du.