Akira Kurosawa-ren proiekzio zikloa Kondestable jauregian

Kondestable Jauregiak Akira Kurosawa zinema zikloa eskaintzen du otsailaren 23ra arte. Larunbatero izango dira proiekzioak arratsaldeko 18.00etik 19.30era. Iruñeko Udalak, Bilbo Arte, ArtHouse Zinema, A contracorriente films eta AP New Filmsen laguntza izan du antolatzeko.