Image

Airearen kutsadura nabarmen murriztu da Hego Euskal Herrian

Ekologistak Martxan eragilearen iritziz konfinamenduak erabateko eragina izan du kutsadura murriztean; batez ere, motordun ibilgailuen erabilera jaistea izan da faktore garrantzitsuena. Airearen kutsadura modu esanguratsuan jaitsi da hiriburuetan: %40 Bilbon, %49 Iruñean, %41 Donostian eta %54 Gasteizen. Ondorio gisa, Koronabirusaren krisia bukatzen denean, datu horiek hiri-mugikortasuneko politikak markatu beharko lituzketela gaineratu dute ekologistek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image