Ainhoa Oiaga (Haur eskoletako gurasoa): "Nafarroan gaude eta euskara gure eskubidea da"

Euskarazko haur eskoletako gurasoek Iruñeko Udalak haurren hezkuntzaren inguruan burututako inkesta aztertuta, emaitzek euren eskaria indartzen dutela adierazi dute. Gurasoen iritziz argi geratu da Navarra Sumak 2020-2021 ikasturterako egindako hizkuntza lerroen eskaintza "desorekatuta" dagoela "euskararen kaltetan".