Image

Adinekoak ere irten ahalko dira maiatzaren 2tik aurrera

Larunbatean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritakoa zehaztu du Illa Osasun Ministroak. Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun krisiak hobera egiten jarraitzen badu, maiatzaren 2tik aurrera ahalbidetuko dute ariketa fisikoa egitera edo paseoak ematera ateratzea. Zaurgarritasuna medio, adinekoen ateratzea zalantzan egon da. Hala ere, Illak baieztatu du hauek ere izango luketela kalera ateratzeko baimena. Sanchezen konfinamendua leuntzeko plana, mailakatua izango da. Lehen pausua haurrak kalera irtetea izan da. Pauso honek kutsatzeetan duen eraginak esango du maiatzaren 2ko irteera posible izango ote den.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image