Abian da Etxealditik Euskaraldira

Etxealditik Euskaraldira ekimena abian da konfinamenduan ere herritarrek dituzten hizkuntza ohiturak pentsatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Gaur hasi da sare sozialetan kanpaina baten bitartez, "etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" egiteko helburuz.