AHTren aurrekontua arlo publikoa indartzera bideratzeko eskatu dute dozenaka eragilek

“Orain ardura” manifestuaren sinatzaileek Premiazko zerbitzuak indartzeko eskatu dute Nafarroako Ospitale Gunearen aurrean egindako agerraldian. Hainbat eragilek, sindikatuk eta norbanakok bat egin dute dinamikarekin egungo egoeraren aurrean, administrazioen gastuetan arlo sozialak lehentasuna izan dezan eskatzeko.