
96.greba greba eguna dute gaur Tabakalerako Ubikeko langileek
Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko langileek elkarretaratzea egin dute “Tabakaleran diru publikoaren prekarietatea sustatzen” lelopean. Bitartekariek 96 egun daramatzate greba mugagabean. Garbi dute lan baldintza duinak eskatzen ari direla eta indartsu jarraituko dute beraien eskakizunekin. Akordioa lortuko dutela argi dute baina salatu dute Tabakalera eta Sedenak borondate gutxi dutela. Beraiek borondatea dute negoziaketan aurrera pausoak eman eta baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmena sinatzeko.