
60.000 euro bideratuko ditu Bizkaiko Batzar Nagusiak Saharako biztanleriarentzat
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara zuzenduko da dirua. Bizkaiko Foru Ganbarak munduan garapen egoeran dauden herriekin konpromisoa berretsi du Euskal Foroarekin batera. Hala, lankidetzarako hitzarmenaren indarraldia 2020ko irailaren 30era arte luzatuko da.