54 pertsonak eman dute positibo Txagorritxu eta Basurtuko ospitaleetako fokuetan

Nekane Murga Osasun Sailburuak iragarri duenez Txagorritxu ospitalean 240 PCR proba gauzatu dituzte azkenaldian eta 3 kasu berri zenbatu ditu Osasun sailak azken orduetan. Orotara, 13 kutsatu zenbatu dira foku horretan eta horietako bat zendu da azken orduetan. Bizkaian, berriz, 4281 proba egin dizkiete ospitaleko langile, paziente eta ingurukoei lau positibo berri baieztatu ditu Nekane Murga osasun sailburuak, 41 direlarik kutsatuak, denera eta bi dira hildako berriak. Hala ere, fokuak kontrolpean dituztela ziurtatu du Murgak eguerdiko agerraldian.