48128 zale San Mamesen, Europan emakumezkoen futbol partida bat ikusteko inoiz izandako kopururik altuena

48128 ikusle bildu ziren San Mamesen Athletic-ek eta Atleticok Kopako final laurdenetan jokatutako partida ikusteko. Europan, bi kluben artean, emakumezkoek jokatutako lehia bat bizitzeko inoiz izandako zifrarik altuena. Giro eta babes handia izan arren, zuri-gorriek ezin izan zituzten finalerdietarako txartela lortu. Madrildarrek maila bikaina erakutsi zuten eta 0 eta 2 irabazi zuten.