36ko gerran hildakoei omenaldia egin diete Beasainen

36ko gerran faxistek hildakoak omendu dituzte Beasainen, urtero egin ohi duten moduan. 85. urteurrena da aurtengoa, eta orain arte ezagutzen ziren kasuen zerrendari bi izen gehitu dizkiete gainera. Emeterio eta Manuel Sanzo Urbon anaiak dira. Lehenengoa Espainiara bidali zuten behartutako lanak egitera eta Guadalajaran hil zen. Bigarrena Kolitzako gudan hil zuten, Bizkaian. Azken honen arrastorik ez da oraindik topatu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image