25 ekintza baino gehiago izango ditu Kaleka kale antzerki jaialdiak

30 urte bete dira aurten nazioarteko kale arteak Lekeitiora ekartzen hasi zirenetik. Uztailaren 18tik 21era ospatuko da aurten eta jaialdi egitura izatetik artean parte-hartzea sustatzen duen gertakari izatera igaroko da. Besteak beste Frantzia, Alemania, Italia, eta Euskal Herriko taldeak egongo dira. Eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako proposamenak bilduko dituztelarik. Aurten, jaialdiaren egitura 3 lan lerrotan banatuko da: KALEKA Ofiziala, KALEKA Scratch eta KALEKAz Blai.