
2020ko arrantzaren Gehienezko Harrapaketa Tasa zein izango den erabakiko da aste honetan
Arrantzarako Europar Batasuneko Ministro Kontseiluan erabakiko dira datorren urteko kuotak zeintzuk izango diren. Adituek egin dituzten proposamenak ezagututa, legatzaren, mihi-arrainaren eta txitxarroaren harrapaketak txikitzearen aldekoa da Europako Batzordea. Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak gaitzetsi egin ditu portzentai horiek.