2020ko Eurokopa txapelketari buruzko hainbat gako azaldu dituzte Bilbon

Guztira, txapelketak hamabi egoitza izango ditu eta horietariko bat Bizkaiko hiriburua izango da. San Mamesen lau partida jokatuko dira, multzokako faseko hiru eta final zortzirenetako beste bat. Sarrerak eskuratzeko izen-ematea ireki dute dagoeneko eta Bilboko partidak ikusteko prezioa 50 eta 180 euro bitartekoa izango da. Hortaz gain, bolondres gisa apuntatzeko epea zabalik dago baita, hala azaldu dute txapelketako enbaxadore izango diren Julen Guerrerok eta Carlos Marchenak. Kanpokaldean, Eurokopa Honi Ez plataformak elkarretaratzea deitu du Espainiako selekzioa eta nazioaren inposaketa salatzeko asmoz
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image