
15 izendapen izanda ere, bi Goya sari eskuratu ditu Arregi, Garaño eta Goenagaren 'La trinchera infinita' filmak
Uste baino gutxiago saritu dute Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren La Trinchera Infinita 2020 Goya sarietan. Faboritoen artean bazegoen ere, jasotako 15 izendapenetatik bi baino ez ditu eskuratu zuzendari euskaldunen filmak, soinu onenarena eta Belén Cuestak lortutako emakumezko aktorerik onenarena.