120.000 milioi gehiago sartuko ditu EBZk zor programan

Finantzaketa-lerro merke berri bat abiarazi du, honela, jada martxan zegoen aktiboak erosteko programa indartuko du. Koronabirusaren eragin ekonomiko negatiboa txikitzeko ahaleginean hartu du erabakia erakundeak. 2019ko azaroaz geroztik hilero 20.000 milioi eurotako zor publiko eta pribatuak erosten izan ditu merkatuan eta orain beste 120.000 milioi euro gastatuko ditu horretan, urtea amaitu bitartean.