120.000 lagun inguru hurbildu dira aurten Durangoko Azokara

Lau egunetako azoka izan da aurtengoa. Hala ere, jende andana bildu da Durangon. Arantza Atutxa pozik azaldu da asteburu luze honetan Landako Gunean bizi izan den guztiarekin eta balantze positiboa egin du.