110.000 pertsona bildu ditu Urriko Azken Asteleheneko azokak Gernikan

09:00etan zabaldu dute azoka, eta 15:00ak bitartean izan da zer saldu eta zer erosi. Iaz baino 23 postu gutxiago egon dira eta egon direnetatik, gehienak, artisauenak izan dira. Produktu onenen sari banaketak, bertsoak eta gaztaren enkanteak ikusteko aukera egon da. Baserrietako ekoizpenaren erakusleihoa izaten da Urriko Azken Astelehena, urtean egindakoak herritarren aurrean bistaratzeko eguna.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image