11/13 makroepaiketako auziperatuei elkartasuna erakutsi die Ernaik

Madrilen epaituko dituzten 47en alde Ernai gazte antolakundeak deituta, mobilizazioak egon dira gaur eguerdian Hego Euskal Herriko unibertsitate campusetan. Astelehenetik aurrera Madrilen epaituko dituzte 47 euskal herritar presoen eta euren senide eta lagunen eskubideen alde lan egiteagatik. Gazte antolakundeak adierazi du tribunal arrotzetan ebatziko dutela, beste behin ere hamarnaka euskal herritarren etorkizuna. Horregatik, elkartasuna adierazi nahi izan die epaituak izango diren kideei eta haien senide eta lagunei. Nabarmendu dute gatazkak elikatzen dituen sektore erreakzionarioentzat “goxokia” dela makroepaiketa hau. Hala, larunbateko Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.