100 egun beteko dira larunbatean Sololuze eta Beltran desagertu zirenetik

Maiatzaren 16an 100 egun beteko dira Verter Recycling zabortegia jausi eta, lur azpian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak harrapatuta geratu zirenetik. Ehun egun "gure osasuna arriskuan jarri" eta "beste aldera begiratu zutenetik", adierazi dute Zaldibar Argitu plataformako kideek. Horregatik, elkarretaratzeak deitu dituzte larunbaterako Zaldibarren (13:30), Elgetan (19:00) eta Zallan (20:00). '100 egun. Aski da!' lelopean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image