'Urrezko Danborra' aukeratzeko sistema, adostutako prozedura jarraitu gabe aldatzea leporatu diote Eneko Goia alkateari

Elkarrekin Donostia eta EH Bildu alderdiek adierazi dute ahozko proposamen bat besterik ez zuela egin Goiak, eta azaroaren 19ko Bozeramaileen Batzordean gaia eztabaidatzen jarraitzea izan zela hartu zen erabaki bakarra azpimarratu dute.